Zerbitzuak

Gosariak

Gosariak

Ez dugu bazkaririk ematen, baina gosarirako osagai guztiak prest utzi ahal dizkizuegu: ogia, bizkotxoak, gailetak, zerealak, kafea, infusioak, esnea, jogurta, gurina, marmelada, eztia, colacaoa, zukua.

Garbiketa

Garbiketa

Etxea garbi utziko dizuegu, eta maindireak eta eskuoihalak izango dituzue eskura. Egonaldian zehar etxea garbitzeko tresna eta osagarriak aurkituko dituzue. Ziur gaude kontu eta arreta handiz zainduko duzuela dena. Garbiketa-zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Tresneria

Tresneria

Sukalderako ontziteria eta tresneria guztiak izateaz gain, estufarako eta barbakoarako egurra, zein butanoa, su txikia eta paella-ontzia ere aurkituko dituzue. Barbakoak parrilak ditu eta labeak erretiluak.

Zaborra

Zaborra

Sakanako Mankomunitatea aitzindaria da hondakinen kudeaketaren arloan. Hondakinak biltzeko sistema berezia du. Informazioa eta edukiontziak beheko solairuko biltegian aurkituko dituzue.

Mendieder liburutegia

Mendieder liburutegia

Liburu eta aldizkari pila aurkituko dituzue etxeko ia gela guztietan. Haurrentzako materiala ere badago. Irakurtzea asko gustatzen zaigu eta zuekin partekatu nahiko genuke gure zaletasuna. Guri bezainbeste gustatzea espero dugu. Errespetuz eta arretaz zaindu, faborez.

Enpresa-bilerak

Enpresa-bilerak

Gure etxeak enpresa-bilera txikiak egiteko instalazio eta inguru perfektuak ditu. Enpresa batzuek lan- eta formakuntza-saioak zein tailer aktiboak egin dituzte jada talde txikiekin. Saio horietarako, etxe osoa alokatzeaz gain, gosariak, hamaiketakoak, bazkariak… eskaintzen ditugu, haientzako bakarrik. Aukerak eta prezioak kontsultatu.

Catering zerbitzua

Catering zerbitzua

Gure etxeak sukalde zabala, tresneria osoa barne, barbakoa eta egur-labea ditu, baina, sukaldean aritzeko gogorik ez baduzue, catering zerbitzu bikain bat duzue herrian bertan. Enpresa familiarra da eta bertako produktuekin eta euskal errezeta tradizionalekin lan egiten dute. Aukerak eta prezioak hemen kontsulta ditzakezue:

Erosketa etxera eramateko zerbitzua

Erosketa etxera eramateko zerbitzua

Eroskiren etxera eramateko zerbitzuaren banaketa-eremuen barruan dago Mendieder. Erosketa online egin daiteke etxebizitzan bertan eta zuzenean etxean entregatzea eska daiteke. Eroski online supermerkatuan elikagaiak, edariak, garbiketa- eta higiene-produktuak eta beste gauza gehiago aurki ditzakezu.

Tokiko merkataritza

Arbizuk bizitza sozial eta kultural aktiboa du eta tokiko produktuak eros daitezke bertan. Bertako txistor ospetsua dastatzera gonbidatzen zaituztegu, baita herriko eta inguruko artzainen gaztak probatzera ere. Herrian supermerkatu txiki, harategi, arrandegi, estanko eta farmazia bana aurkituko duzue.

Herrian

Herrian bertan ere udal-kiroldegi bat dago eta igerileku estalia, bainu turkiarra, sauna eta frontoia ditu. Ondoko herrietan udal-igerilekuak ere badaude, aire zabalekoak. Txikientzako bi haur-parke daude; bata, elizaren ondoan, eta bestea, herriko plazan. Astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:00etan, eta igandetan, 11:00etan, meza euskaraz egiten da herriko elizan.

ASADOR BAXERRI
Fernando Urkia 50
Tel. 948460737

RESTAURANTE IZAR-ONDO
Avda. de Iruña 7
Tel. 948460581

RESTAURANTE OLATZEA
Calle Errota s/n
Tel. 948461876

KARRIKA TABERNA
Calle Mayor 14
Tel. 948462137

KIROLDEGI TABERNA
Avda. de Iruña 32
Tel. 677450491

ARRAUTSEKO TABERNA
Calle Mayor 5
Tel. 948460129

ALIPROX LONBREN
Calle Mayor 20
Tel. 948460330

CARNICERÍA RAZKIN
Calle Mayor 8
Tel. 948460497

PAPELERÍA BERIAIN
Calle Akerruntza 7
Tel. 948460388

ESTANCO RICARDO SANCHEZ
Fernando Urkia 17
Tel. 948462033

PELUQUERÍA MARÍA JOSÉ RAZKIN
Fernando Urkia 44
Tel. 948460912

PELUQUERÍA OIHANA OIARBIDE
Calle Mundiñu 1
Tel. 948461698

FARMACIA MIREN ABARNE RAZQUIN
Fernando Urkia 7
Tel. 948460375

GARAJE BIKAIN S.L.
Pol. Ind. Utzubar
Tel. 948460037

Harremanak

Bidali zure zalantza, mezua, iradokizuna edo iruzkina.

    * Beharrezko eremuak
    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut.


    Mendieder

    Etxebizitza Turistikoa

    Beldarrain Kalea, 1. 31839 Arbizu. Nafarroa.

    (+34) 629074810