Niri buruz

Isabel 01
Kaixo, lagunok. Isabel naiz, Mendieder kudeatzen duen pertsona.

Etxe hau Martin nire aitaginarrebaren ametsa zen. Bizitzaren joan-etorriek herritik urrutira eraman zuten bizimodua ateratzeko. Urrutiegira, batzuetan, baina inoiz ez zuen galdu egunen batean jaioterrira itzultzeko esperantza. Eta halaxe egin zuen. Etxe hau bere azken lana izan zen; ardura eta ilusio handiz prestatu zuen erretiroari begira, eta, une hori heldu zenean, hona etorri zen Victoriana emaztearekin, lan gogorrez betetako bizitza luze baten ostean merezitako atsedena hartzeko.

Ahal izan zuen bitartean, egunero ibiltzen zen bazter eder hauetako mendi eta bideetan barrena, eta, ezin izan zuenean, bere eserlekutik so egiten zien Beriainen ikuspegi pribilegiatuei, urtarotik urtarora horren irudia eta koloreak aldatzen ikusten zituela.

Zendu zenetik urtebetera, 2018an, gure familiaren etxea ireki genuen, zuek ere horretaz goza eta senti dezazuen zergatik diren leku eta herri hauek hain berezi eta magikoak.

Ingurunearekiko eta atsegin eta maitasun handiz uzten dizuegun guztiarekiko errespetua eskatzen dizuegu trukean. Zaindu eta errespetatu herria eta herritarrak, eta inguratzen zaituzten natura paregabea.

Nik, nire aldetik, ahal bezainbeste egingo dut zuen egonaldia oroitzapen polita izan dadin.

Harremanak

Bidali zure zalantza, mezua, iradokizuna edo iruzkina.

    * Beharrezko eremuak
    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut.


    Mendieder

    Etxebizitza Turistikoa

    Beldarrain Kalea, 1. 31839 Arbizu. Nafarroa.

    (+34) 629074810