Etxebizitza

14 lagunentzako edukiera du

Mendieder 1995ean eraikitako etxebizitza familiabakarra da eta familiaren etxea izan da 20 urte baino gehiagoz. 12-14 lagunentzako edukiera du eta dituen leiho ugari eta handietako edozeinetatik Andia-Urbasa eta Aralar mendien handitasuna eta Beriain tontor izugarria ikusi ahal izango dituzu. Etxebizitza osoa alokatu behar da.

6 logela ditu

Sukaldea

Etxera sartu bezain laster, sukaldea, eskuinean. Jangelarekin lotuta eta mimo handiz dekoratuta dago. Etxetresna elektriko guztiak ditu: hozkailua, labea, mikrouhin-labea, ontzi-garbigailua, garbigailua eta abar. Baita beharrezko tresneria guztia ere.

Jangela

Beheko solairuan, jangela argitsu bat dago. Sukaldetik eta halletik zuzenean sar daiteke eta 14 lagunentzako mahai handi bat du. Leku txiki bat ere badu bazkalondorako, sofa, besaulki eta egur-estufa eta guzti.

Gela anitz, erabilera anitz

Portxea

Etxeko lekurik gogokoenetako bat eskuinaldeko portxea da. Kaletik zein sukaldetik sartzen da zuzenean, eta egurrezko zorua, barbakoa handia eta egur-labe zoragarria ditu. Egurrezko banku handi bat, mahai bat eta 6 aulki daude. Halaber, multimedia-gelan dauden itsasontzi-oihalez egindako pufetan atseden hartzera gonbidatzen zaituztegu, kanpoan ere erabil baitaitezke.

Ikuspegi ikaragarriak

Komuna eta bainugelak

Etxebizitzak bi bainugela eta komun bat ditu. Komuna beheko solairuan dago, eta dutxa egokitua eta konketa zahar bat ditu. Lehen solairuan, bainugeletako bat dago eta bainuontzi handia, konketa bikoitza eta bideta ditu. Beste bainugela bigarren solairuan dago eta bainuontzi handi bat eta egurrezko konketa zahar txiki bat ditu. Komuneko papera, ile-lehorgailua, paperontzia eta eskuetako xaboia aurkituko dituzu hiruetan.

Erreserbatu oraintxe bertan

Terrazak

Etxeak lau terraza handi ditu. Atzeko aldean, ekialdera begira, bi terraza handi daude, lehen eta bigarren solairuetan. Terraza horiek ikuspegi paregabeak dituzte, Beriain eta Aralar mendiak ikusten baitira. Leku zoragarria da tarte batez kezkak alde batera uzteko eta inguruari begiratzeko edo harrapariek zerua nola zeharkatzen duten ikusteko, besterik gabe. 4 eta 5 logeletan, beste bi terraza daude, eta San Juan Bataialari baseliza eta Andia-Urbasa mendiaren profil ikusgarria ikus daitezke haietatik.

Harremanak

Bidali zure zalantza, mezua, iradokizuna edo iruzkina.

    * Beharrezko eremuak
    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut.


    Mendieder

    Etxebizitza Turistikoa

    Beldarrain Kalea, 1. 31839 Arbizu. Nafarroa.

    (+34) 629074810