Gelak

Telebista-gela

Gela txikia da eta bi sofa handi eta arasa txiki bat ditu. Jangelatik sartzen da eta familiarekin edo lagunekin bazkaldu ostean lasai egoteko toki bikaina da. 49¨-ko telebista bat du, interneterako konexioarekin; zure plataforma gogokoenaren kontura sar zaitezke, filmak eta telesailak ikusteko, edo kontsola eta bideojokoak ekar ditzakezu, eta ahalik eta gehiena gozatu.

Gela honetan ohe-sofa bat dago; gela ezin hobea da mugikortasun urriko pertsonentzat, beraz, oztopo arkitektonikorik ez duelako. Gainera, solairu horretako komuna zabala eta erabiltzen erraza ere bada.

Eta deskantsatzeko zer?

Jolas-gela

Txikienek ere haientzako leku esklusiboa badute gure etxean. Txapitula-formako gela bat da, sabaian leiho handi bat du eta paretetan argiak, eguzkiak diruditenak. Paretetako bi arbela dira, eta jostailuak eta mozorroak ere badaude, haurrek primeran pasa dezaten. Bestetik, atetxo bat jarri dugu solairu horretako mailadian, etxeko txikienak eskaileretan behera eror ez daitezen.

Etxebizitza nola erreserbatu?

Multimedia-gela

Gazteen eta hain gazteak ez direnen ametsa. Hirugarren solairuan dagoen gela bat da, txapitula-formakoa. Sofa handi bat eta itsasontzi-oihal birziklatuzko puf erosoak daude; 65¨-ko telebista itzelean zure telesail gogokoenaren maratoi bat egiteko edo hainbeste gustatzen zaizun film klasiko hori eta kirol-emanaldiak ikusteko leku apropos-aproposa da. Interneterako konexioa du eta zure plataforma gogokoenera sar zaitezke edo kontsola eta bideojokoak ekar ditzakezu eta ahalik eta gehiena gozatu.

Eta beste logelak?

Harremanak

Bidali zure zalantza, mezua, iradokizuna edo iruzkina.

    * Beharrezko eremuak
    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut.


    Mendieder

    Etxebizitza Turistikoa

    Beldarrain Kalea, 1. 31839 Arbizu. Nafarroa.

    (+34) 629074810