Jarduerak

Plazaolaren bide berdea

Bide berde horrek Iruña eta Donostia lotzen zituen Plazaola trenaren bide zaharra berreskuratu du. 40 kilometroko ibilbide eder-ederra, basoak eta Lekunberri, Uitzi eta Leitza herriak, besteak beste, igaroz eta trenbideak pasatzen zituen tunel zaharrak zeharkatuz. Lekunberriko tren geltoki zaharrean, orain turismo-bulego gisa egokitua, bizikletak alokatu daitezke.

Mendukiloko kobak

Astitz kontzejuan, Aralar mendian, larre eta pago artean, Mendukiloko kobak aurkituko ditugu. Barruan murgiltzean, Aralar mendi karstikoaren bihotza deskubrituko dugu; areto anitz bisitatu ahal izango ditugu, eta hainbat formakuntza geologiko ikusi. Kobako tenperatura 8-10º artekoa da beti, eta udazken eta neguan ur dezente izan ohi du.

Erromanikoa Sakanan

Sakanan, interes handiko hiru tenplu erromaniko aurkituko ditugu. Itxasperriko Santiago tenplua, XIII. mendekoa, Egiarretan. Zamartzeko Andre Maria tenplua, 1140. urtekoa, Uharte-Arakil udalerrian. Adibiderik onena Aralarko San Migel santutegia da; 1000 urte baino gehiagoko historia du, eta Sakanaren ikuspegi paregabea dago bertatik.

Mirua Aventura

Abentura-enpresa honek mota guztietako plan interesgarriak eskaintzen ditu: natura-ibilbideak ekologia- eta paisaia-interes handiko leku naturalak aztertu eta ezagutzeko; egun bateko edo gehiegoko trekking eta mendi-irteerak; elur-erraketak, neguan; espeleologia, familia edo pertsona geldiezinenentzat; multijarduerak; edo taldeentzako mendi-gida zerbitzua.

Wikiloc ibilbideak

Wikiloc aire zabaleko ibilbideak, oinez zein bizikletaz, eta beste hainbat jarduera ezagutzeko eta partekatzeko lekua da. Maila guztietarako ibilbideak ditu. Ezagutu Arbizutik igarotzen diren ibilbideak eta gozatu ingurune zoragarri honetaz.

Albi Gaztak

Ardi-latxak hazten dituzte arditegi honetan. Primeran egokitzen dira ardi latz horiek Sakanako klima gogorrera. Arruazuko hiru artzain gazterena da enpresa, eta bisita gidatu interesgarriak egiten dituzte, gazta egiteko prozesu osoa azaltzeko eta ardien bazkaleku den Aralar mendia ere bisitatzeko. Arditegian bertan eros daiteke gazta.

Harremanak

Bidali zure zalantza, mezua, iradokizuna edo iruzkina.

    * Beharrezko eremuak
    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut.


    Mendieder

    Etxebizitza Turistikoa

    Beldarrain Kalea, 1. 31839 Arbizu. Nafarroa.

    (+34) 629074810